2003an urteurrenaren harira kuadrila bat kalejiran kantu batzuk jotzeko asmoz bildu zenetik, gero eta herri zein jai batzorde gehiago dira bere kale zein jaialdiak Bonberenea txarangaren doinuez alaitu nahi dituztenak. Gainera, badirudi oraindik ere hasierako giro eta umore ona txarangan jarraitzen dutela eta horren froga da “txapuzen” zerrenda gero eta gehiago hazten ari dena. Txarangaren habitata kalea da eta gauza gutxi izango dira munduan festa giroa txarangaren modura alaitzen dutenak. Bonberenea txarangak estudioan bide oparoa izan badu ere, kale zein jaialdietan ere asko ikusi ahal izan dugu eta horren ikusleku dira Pirritx eta Porrotxekin BEC-en emaniko ikuskizuna, Kukutzaren aldeko kalejira, Trebiñuko ikastolaren aldeko kalejira, Gose taldearen Eutsi kantaren moldaketa, Tolosako Kilometroak 2013 festaren alde Laskorain ikastolan eskeinitako kontzertu berezia…
2008-rocka ta urrezko komona