home dan ibilbidea dan diskak blog

dan

Bilakaera handia izan zuen Danba taldeak ibilbide osoan. Hasierako punk zikin eta basatia jorratzetik ska doinuetara eta azken aroko funk, metal eta rock nahasketara egin zuen aldaketa, baita gaztelaniaz abestetik euskaraz egitera ere. Taldearen jarduera 1984. urtean abiatu zen Laudion (Araba), eta hiru disko argitaratu ostean 1994an betirako desegin zen.

dan

Laudio, 1984ko negua. Punk musika egiteko asmoz lau lagunek bat egin zuten gau hotz batean: Abel -ahotsa-, Javier Abal -bateria-, Gille Iturriondobeitia (baxua) eta Javier Cepedak (gitarra) osatu zuten lehen laukotea. Batura hartatik jaio zen Danba. Taldearen lehen grabazioa bide laburreko maketa bat izan zen, lau kantuz osatua eta izenik eraman ez zuen kasete formatuan emana. 'Hura izan zen egin dugun gauzarik atsegin eta errebeldeena'. Egin egunkariko irakurleek urteko maketa onena zela erabaki zuten, eta Danba, etorkizuneko taldea. Horri esker, bilduma batean parte hartzeko aukera izan zuen urte batzuk geroago, Discos Suicidas diskoetxe bizkaitarrak bultzaturiko '¡Condenados a luchar!-Borockari loturik!' (1986) askoren artean eginiko diskoan hain zuzen ere. 'Sucio progreso', 'Somos presos' eta 'Sin un puto duro' kantuekosatu zuten Danbak bildumari egindako ekarpena. Kantuen izenburuek argi uzten zuten hitzen nondik norakoa. Bilduma horretako beste talde askok bezala, oroitzapen txarrak dituzte diskoaren sorreraren inguruan. 'Une beltza izan zen taldearen historian'. Diskoak, ordea, sekulako salmenta izan zuen, eta argitaratzen jarraitu da urte askoan. Bitxikeria modura, garai hartan Javier Abal bateria jotzailea La Polla Records taldearekin aritzen zen zuzeneko emanaldietan saxofoia jotzen. Disko horretarako kantuak grabatu orduko, aldaketa nabariak gertatu ziren taldean. Gille Iturriondobeitia eta Javier Cepeda soilik geratu ziren, eta Josu Garaita (ahotsa) eta Pablo Torres (bateria) taldekide berriekin beste aro bat ireki zuen taldeak. Ordutik aurrera, kantu guztiak euskara hutsezkoak izan ziren, eta musika aldetik ere aldaketak izan ziren. Batez ere rocka jotzen jarraitu zuen, baina ska, reggae eta bestelako erritmo leunagoek ere toki nabarmena izan zuten lehen disko luzean, Plataforman (Tsunami, 1989). Borockari loturik! argitaratu eta hiru urtera kaleratu zen, eta diskoetxe baten babesik ez baitzuten izan, autoekoizpenaren bidetik jo zuten; garai hartan hori nahiko gauza arraroa zen. Hamaika kantu jaso zituzten, Donostiako Tsunami estudioan grabatuak, horien artean 'Noizko?', '88ko maiatza' eta diskoari izena eman zion Plataforman bera. Taldearen sorkuntza lana izugarria izan zen garai horretan, eta, urtebete eskasera, Esamesaka bigarren diskoa (Basati Diskak, 1991) kaleratu zuen, hamaika kantuz osatua; tartean, Ruper Ordorikaren 'Erruduna' kantuaren moldaketa. Hori da taldearen diskorik ezagunena eta kantu esanguratsuenak batzen dituena: 'Biktimak', 'Zeru gorria', 'Hau dena', 'Eztanda'. Kontzertu ugari eman zituzten garai hartan, baina, era berean, entsegu lokaleko lanak ez zuen etenik izan. Esan Ozenki zigiluan kaleratu zen taldearen hirugarrena: Frango funts(1992). Lan horretan ere nabarmena izan zen taldearen musika garapena: Red Hot Chilli Peppers, Fishbone edo Rage Against the Machine taldeen gerizpean ibili zen taldea, funk eta metal musika nahasketak eraginik. Diskoak ez zuen espero bezain harrera ona izan, eta garai hartarako aurreratuegia zela aipatu zuten zenbait komunikabidek. 1994an eman zuen Laudioko taldeak jendaurreko azken kontzertua. 2005ean, baina, Laudioko Gazte Egunaren ekitaldien barnean, sei kantu jo zituzten hainbat taldekide batu zituen talde batekin. Hala ere, taldearen jarduna betirako amaitua dagoela adierazi izan dute behin eta berriz.Danbaren zenbait kantu, beste talde batzuek hartu eta moldatu dituzte. Betagarri taldeak “Biktimak” grabatu zuen 80/00 diskoan, eta Gasteizko The Dogs of the Black Foot taldeak “Eztanda” grabatu zuen 2006an. Testua: Koldo Otamendi

loturak

https://www.badok.eus/euskal-musika/danba#biografia

dan punk irratian

an_attitude_hits

an attitude hits

    heretic · a kicking thought · happy in my thoughts · an attitude hits · christian fantasy land · more years · passing of time · tv mind · whats it worth · if youre happy and you know it ·
can_you_dig_it

can you dig it

    happy in my thoughts · best of families · go with the train! · into the field in future days ·
dan.jpg

dan.jpg

    kicking_ass_at_t.js

    kicking ass at t.js

      army of fools · go with the train · christian fantasyland · blind ignorance · more years · an attitude hits · shake your foundations · a dream come true · a kicking thought · vicious circle · into the field · the cull · the madman · et amour · pressure point · happy · · poster paint ·
    mother_with_child_and_bunny

    mother with child and bunny

      go with the train! · go with the train · shake your foundations · deepest blue · blind ignorance · army of fools · the madman and the fool · the madman & the fool · vicious circle · et amour · meltdown intro · meltdownintro · woman of your dreams · jack and jill · jack & jill · a dream come true · loophole · more than life · target · target-wonderful time · wonderful time ·
    the_further_adventures_of_dan

    the further adventures of dan

      go with the train · into the field · pressure point · the cull · once upon a time · loophole · best of families · go with the train · passing of time · conversatin · poster paint · possession · ploppys revenge · deliverer · studio follies · happy in my thoughts · lust is greed · · · into the field · christian fantasy land · five more years · whats it worth · new dictators · ·
    where_have_all_the_children_gone

    where have all the children gone

      ploppys revenge · deliverer · into the field · conversation · cut the cord · possession · pressure point · the cult · lust is greed · office boys + catz · i think i should · wall of fear · the end ·