home mix zerrenda

itziarren semeak

Rebel Musik Fest. Ska, punk eta reggae PARTY banda.

itziarren semeak

Rebel Musik Fest. Ska, punk eta reggae PARTY banda. Munduko eta Euskal Herriko folk doinuak eta dantzak ere nahasten dituzte kantuetan. RRVren semeak direla ozen aldarrikatu dute hastapenetatol. Ezin izan zuten lehen lerroan egon 80.hamarkadan, baina beti eraman dute munduari begiratzeko modu hori bihotzean. Iturri hartatik edanda, euren bidea egin dute sinesten dituzten ideiak jai giroan aldarrikatuz. Taldearen izena, Euskal Herriko kultura musikala ulertzeko ezinbestekoak diren Pantxoa eta Peio bikotearen “Itziarren semea” kantutik hartu zuten. Torturaren kontrako aldarrikapen horrek erakusten du, taldearen filosofia boteretsuen kontra eta zapaldutakoen alde abestea dela. 2006an batu ziren lehen aldiz Mungiako lokaletan. Lehen kontzertua 2007ko apirilean eman zuten Mungiako Gazte Asanbladaren eskutik eta uda horretan hainbat kontzertu eskaini zituzten eskualdeko herriko jai ezberdinetan.

loturak

https://www.itziarrensemeak.eus

itziarren semeak entzun

Entzuteko sakatu abestien estekak / to listen click on song links