Laukotetzat hasi ziren; baina, haien abeslaria -Toño- soldaduska egitera joan zenean, hirukotetzat jarraitu zuten. 1987an Hasta los cojones beren lehen maketa grabatu zuten. Maketa horren 1000 kopia baino gehiago saldu zituzten. Euskal Rock Erradikalaren eztandaren urteetan, garai onenean zegoen taldea, baina ustekabeko arazoek (Antonek taldea utzi zuen) taldea ia desagertzea ekarri zuten. Hala ere, 1990. urtean bateria berriarekin (Gorka) eta maketa berriarekin (Beraien adierazpen askatasuna) bueltatu ziren. 1991ean lehen diskoa kaleratu zuten (Muerte al violador) laukotetzat. Disko hori beren inguruko Tx diskoetxeak kaleratu zuen, eta oso harrera ona izan zuen jendartean. LP formatuan 1000 diskotik gora saldu zituzten. 1994ean, DDT zigiluaren eskutik disko berria kaleratu zuten (Potrotaino). Disko horrekin zuzenekoak ematen ibili ziren Euskal Herrian zehar. Arazo batzuen ondorioz (Pedroren moto istripua eta Gorkaren osasun arazoak), ordea, zuzenekoak emateari utzi zioten. 2002an, bateria berriarekin (Maxi) La verdad comienza aqui diskoa plazaratu zuten, Oihuka diskoetxearekin
beraien adierazpen askatasuna
ensayo
la verdad comienza aki
maketa
muerte al violador
potrotaino
the invasion