home mix zerrenda

baldin bada

Baldin Bada, Irungo (Gipuzkoa) rock talde bat izan zen, 1986 eta 1996. urteen artean aritu zena.

baldin bada

Taldea, 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen. Punk-rock estilo gogor bat jotzen hasi ziren arren, ska erritmo eta doinuaz hainbat abesti ere mamitu zituzten. Denborak aurrera egin ahala, talde irundarraren soinua garatzen joan zen, trash, hardcore, reggae edo funk-metal zertzeladak agertu zirelarik beren errepertorioan. Baldin Bada-ren kalitatea aipagarria izan zen Euskal Rock Erradikala zeritzonaren baitan. Rock talde honen abestiek, garai hartako borroka herritarrekiko konpromezua isladatzen zuten beren hitzetan, borroka politiko eta sozialak, atxiloketak, langabezia, biolentzia edota Hirugarren Mundua bezalako gaiak jorratuz. Taldea banatu ondotik, bere kideetako batzuk beste proiektu batzuetan sartu ziren, hala nola, The Lumbreras Brothers, Sustraia edota Su ta Gar.

loturak

https://eu.wikipedia.org/wiki/Baldin_Bada

baldin bada entzun

Entzuteko sakatu abestien estekak / to listen click on song links