home mix zerrenda

delirium tremens

80ko hamarkadako Mutriko rock talde bat izan zen.

delirium tremens

Delirium Tremens Euskal Herriko musika talde bat izan zen. 80 eta 90 hamarkadetan Rock talde erreferentea izan zen. Bere diskoen artean Ikusi eta Ikasi aurkitu dezakegu bertan Euskal Telebistako Ikus Ikas saioan sintonia bezala erabili zuten Ikusi eta ikasi abesti ezaguna dago. Euskal rockaren bigarren kolpearekin batera 1985. urtean Mutrikun (Gipuzkoa) sorturiko taldea da Delirium Tremens. Hiruko gisa abiatu zuen ibilbidea, baina Iñigo Muguruza (Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi) batu ostean laukote bihurtu, eta horrela jarraitu zuen 1991 arte, desegin arte. Andoni Basterretxea kantariaren ahots urratuak, gitarra jotzeko era bereziak eta kresal usaineko hitzek nortasun berezkoa eman zioten Delirium Tremensen musikari.Delirium Tremens taldea horrela zegoen osatua hasieran: Andoni Basterretxea (ahotsa eta gitarra), Juan Jose Iurrita 'Txufu' (bateria) eta Javier Bilbatua 'Billy' (baxua). Denbora pasa ahala, baxularia aldatzea suertatu zen eta beste gitarrista batek bandaren soinua indartu zuen.

loturak

http://eu.wikipedia.org/wiki/Delirium_Tremens_(musika_taldea)

delirium tremens punk irratian

hiru_aeroplano

hiru aeroplano

    ametsetan · batzuk · eutsi hirean · ez da ezer gertatzen · galduta nabil · hiru aeroplano · i have no money · izen gabeko bata zuri bat · kurrela baten aitormenak · osaba sam ·
ikusi_eta_ikasi

ikusi eta ikasi

    boga boga · delirium tremens · ihes · ikusi · juan ii · kaixo · laino ilunak · ni naiz naizena · noizean behin · opari ·