Kortatu ska-punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen.Hasieran batean Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britaniarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuten baina azkena euskara hutsean dago.Pixkanaka ska mugimendutik hip-hop aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez party-skatik combat-rock aldera garatu ziren. Hala ere doinu nagusiak aldatzeke segitu zuen: tortura opresioa eta justizia soziala.Zentsura ere jasan behar izan zuten batez ere disko bateko azalean Juan Carlos I erregea robot baten itxuraz atera nahi zutenean.Public Enemyk Parisen emandako kontzertu baten ostean 1988an taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.
el estado de las cosas
kortatu
maketa